Afizionatuen mailako Euskaldun Txapelketarako bi lasterketa puntuagarri jokatu ziren asteburuan. Maiatzaren 18an LXXII. Loinaz Proba lasterketa entzutetsua jokatu zen Beasainen, eta Rural Kutxa-Aleako Gorka Corres izan zen txapelduna. Sei txirrindulari sakandarrek lortu zuten proba despeditzea: Martxel Etxeberria (Rural Kutxa-Alea) 21. sailkatu zen, Mikel Uncilla (Rural Kutxa-Alea) 34., Adrian Martinez (Laboral Kutxa) 57., Aitor Ondarra (Hostal Latorre) 64. eta Iker Agudelo (Hostal Latorre) 73.
Maiatzaren 19an, aldiz, afizionatuak Ataunen bildu ziren, LIX. Ataun San Martin Sarian. Proba, aldi berean, Gipuzkoako txapelketa izan zen. Kasu honetan, Laboral Kutxako Gari Ugarte gailendu zen, eta sakandarrek ere lan ona egin zuten. Mikel Uncilla Top 20an sailkatu zen, hemezortzigarren, Martxel Etxeberria 29., Aitor Ondarra 47., Adrian Martinez 48. eta Iker Agudelo 68. Talde onena Rural Kutxa-Alea izan zen.