Europako Parlamenturako hauteskundeak 2024

Hauteskundeetarako lokalak zerrendatuta

Guaixe 2024ko mai. 21a, 09:50

Olaztiarrak San Migel plazan. ARTXIBOA

Alderdi eta koalizioek haietan ekitaldiak dohainik egin ditzakete.

Hauteskunde araubide Orokorrari buruzko Legeari jarraituz, hauteskunde kanpainako ekitaldiak dohainik egiteko gorde diren lokal ofizialen eta leku publikoen zerrenda argitaratu da. Irurtzunen udaletxeko osoko bilkuren aretoa eta kultur etxea izanen dira. Altsasun, berriz, Gure Etxea eraikineko beheko aldea eta Iortia kultur guneko hitzaldi aretoa (2. gela), astelehen, astearte, asteazken eta ostiraletan, 18:00etatik 20:00etara. Azkenik, Olatzagutian ekitaldi horietarako bideratu dira pilotalekua, kiroldegia, kultur etxea eta udalerriko plazak.