Arakilgo pilotariei omenaldia

Guaixe 2024ko mai. 21a, 12:20

Maiatzaren 24an, ostirala, Irurtzungo Trinitate festen barruan, Zabaletari eta Martijari omenaldia antolatu du Aspek. Pilota jaialdia izanen da, Bi Aizpe frontoian.

Aspe pilota enpresak, Irurtzungo eta Arakilgo udalen eta Irurtzungo Pilota Taldearen laguntzarekin, Zabaleta eta Martija Arakilgo piltoriein omenezko pilota jaialdia antolatu du. Maiatzaren 24an, ostirala, 20:00etatik aurrera izanen da, Bi Aizpe frontoian, eta sarrerak entradasfronton.com webgunean edo egunean bertan frontoian eros daitezke, 25 eurotan.

Bi partida jokatuko dira. Lehenengoan Mata eta Gaskue, eta De la Fuente eta Aldabe bikoteek jokatuko dute, eta bigarren partidan Elezkano II eta Zabaletak Etxeberria eta Zabaleta bikotea izanen dute aurkari.

Trinitate festen baitan ere, maiatzaren 25ean, larunbata, 17:30etik aurrera, XXXII. Irurtzungo Pilota Txapelketako finalak izanen dira, Bi Aizpe frontoian.