Maiatzaren 26an, pazko laugarren egunean, Trinitate eguna da, eta aurten lehenengo aldiz Bakaikun eta Iturmendin ospatzen duten Urbasako Santa Marinara erromeria larunbatean ospatuko dute, herri galdeketan erabaki ondoren. Hala ere, erromeria egunean ez da mezarik izanen, eta igandean izanen da Trinitateari eskainitako elizkizuna.
Maiatzaren 25ean eginen dute Santa Marinara erromeria, eta aurten Bakaikuko Udalari dagokio festaren antolakuntza. Goizean goiz ermitara igoko dira, eta meza ondoren Josu Lizarraga akordeolariak Santa Marinako zelaia girotuko du bazkal ordura arte. Arratsaldean herrira jaitsi, eta festak Bakaikun jarraituko du: DJTxorekin dantzaldia izanen da. Tartean ez dira auzateak faltako.
Bakaikuko eta Iturmendiko Trinitate eguneko egitaraua
Maiatzak 25 larunbata
Goizean, Santa Marinara erromeria.
11:30-12:00 Josu Lizarraga akordeoilaria.
18:30 aldera, Bakaikura jaitsi.
20:00-22:00 / 23:00 - 02:30 DJTxo.
Maiatzak 26 igandea
12:00 Meza.