Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuak 239 esku hartze egin ditu neguko baso suteak prebenitzeko eta itzaltzeko kanpainan, ilbeltzetik apirilera bitartean. Altsasuko suhiltzaileen parkeko langileek zortzi baso sute itzaltzen esku hartu dute. Era berean, 19 erretze kontrolatu egin dira meteorologiak eskaini dituen erabilgarritasun-leiho laburretan. Euriagatik ohi baino gutxiago lan egin dute suhiltzaileek urteko lau hilabeteetan. Esku-hartzeen tipologiari dagokionez, suteetako 19 nekazaritza lurretan izan dira, eta 77 baso-sute gertatu dira. Era berean, 143 esku-hartze erregistratu dira, baina ez da zehaztu sutearen jatorria, %55,64.