Udaberriarekin batera Urbasa-Andiako natur parkeko larreak ibarretatik igotzen den azienda hartzen dute. Natur parkeko baso kudeaketako arduradunek pagadietan hainbat lan egin dituzte, berez heldu den pago landare gazteenak babesteko eta horrela basoa berez birsor dadin. Horretarako, hainbat tokitan itxiturak egin edo zeudenen mantentze lanak egin dituzte.