Nafarroako Gobernuak Herri Lan eta Azpiegituren zuzendari nagusiari baimena eman dio 5,4 milioiko (BEZ barne) kontratua egiteko. Kontserbazio lanak egitea du helburu kontratuak, zehazki bide sarearen segurtasuna eta erosotasuna bermatzea. Lurralde Kohesiorako Departamentuak herrialdeko hamalau errepide eta autobia zati berritzera bideratuko da diru hori.
Kontratu horretako lote bat, 1,8 milioi euroko (BEZ barne) balioa duena, Irurtzungo kontserbazio zentrorako da. Zehazki, haren menpeko diren bi autobietan bina zati birgaituko dira. Iparraldeko Autobian (A-1) Etzegarateko noranzkoan 399,60 eta 402,73 kilometro puntuen artean, hau da, Altsasuko Murgilgo tuneletik Erkuden ermita ondoko autobia irteeraraino. Eta Arabako noranzkoan, 391,700 eta 395,100 kilometro-puntuen artean, Olatzagutiko mendebaldeko irteeratik mugaraino. Sakanako Autobian (A-10), berriz, 28 eta 29 kilometro-puntuen artean, Arabako noranzkoan, Urdiain eta Altsasu artean eta Bakaikuko noranzkoan, 27 eta 28 kilometro-puntuen artean, Iturmendi eta Urdiain artean.