Pilota

Iñigo Aritza, 24 urte pilota sustatzen

Guaixe 2024ko mai. 27a, 09:00

Finalistak eta antolatzaileak Urdiaingo pilotalekuan. IÑIGO ARITZA

24. Iñigo Aritza ikastolako finalak jokatu ziren maiatzaren 19an Urdiainen

Iñigo Aritza ikastolak urteak daramatza ikasleen artean pilota eta herri kirolak sustatzen. Aurten Banakako Pilota Txapelketaren 24. edizioa jokatu da, eta bertan ikasle ugarik parte hartu du. Maiatzaren 19an final handiak jokatu ziren Urdiaingo pilotalekuan, kiroltasunez eta adiskidetasunez betetakoak. Emaitza baino, finalak jokatu izana ospatu zen.