Mehatxu egiteagatik atxilotuta

Guaixe 2024ko mai. 27a, 11:20

Foruzaingoaren atxiloketa errepidean. @policiaforal_na

Arma zuria zuela egin omen zituen mehatxu larriak.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, Olatzagutian gizonezko bat atxilotu dute asteburuan. Foruzainek azaldu dutenez, gizonezkoa atxilotu zuten mehatxu larriak egiteagatik arma zuri bat zuela. Bestetik, foru poliziak jakinarazi du jendearen arteko bi eztabaidatan parte hartu behar izan zutela. Lehena Irurtzunen eta bigarrena Altsasun, biak ostalaritza establezimenduetan izan ziren. Bestetik, droga edo alkohol positiboagatik Altsasun auto bat inmobilizatu zuen Foruzaingoak.