Amaia Arrizabalaga Idiaquez Geroa Bai CEUSen hautagaiak "Europa soziala" lortzeko bere erabaki tinkoa agertu du, "aurrerapen soziala eta ekonomikoa sortzeko helburuarekin, bai eta pertsona guztientzako aukera berdintasuna bermatzeko, langileen eskubideak zaintzeko, kalitatezko enpleguak sortzeko eta lan baldintza zuzenak lortzeko". Halaber, “pobrezia eta desberdintasunak murrizteko" bere konpromisoa agertu du ere, "gizarte babes eta inklusio zuzenekin eta trantsizio bidezko eta ekitatiboa sustatuz".
Arrizabalagak azpimarratu duenez "garrantzia osokoa da Europa munduan dagoen demokrazia eta ongizate espaziorik handiena izaten jarraitzea, hamarkada askotan zehar lortu duena, baina oraintxe bertan, kolokan egon daitekeena". Zentzu horretan nabarmendu duenez, "Geroa Baitik 2030 Agendarekin eta Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat gatoz, bai Nafarroan bai eta Espainiar Estatuan eta Europan".
Zentzu horretan, Arrizabalak defendatu du "aurrerapen ekonomikoa eta ongizate soziala bata bestearekin uztartu behar direla eta batak besteari zentzua eman, horregatik hazkunde eredu inklusiboago eta jasangarriago baten alde egiten dugu, gizarte eta lurralde kohesioa sustatuko dituena". Horregatik, azpimarratu duenez "trantsizio digitala eta ekologikoa, Europa murgildurik dagoen hori alegia, bidezkoa izan beharko da, ekitatean eta belaunaldi arteko solidaritatean oinarritua".
Kalitatezko enplegua
"Enplegu duina eta kalitatezkoa defendatzen dugu, lan merkatura iristea eta bertan mantentzea sustatuz, bereziki denbora luzeko langabetuen kasuan, bai eta adin gehiagokoenean, horiek baitira lana eskuratzeko arazo handien dutenak, zaurgarritasun egoeran daudenekin batera", nabarmendu du hautagaiak. Zentzu honetan “hezkuntza eskubidea eta etengabeko prestakuntza berritzaile eta integratzailea jasotzeko eskubidea” azpimarratu ditu, "funtsezkoak baitira langile guztientzako, lanpostua eduki edo ez".
Kalitatezko enplegu bat benetan lortzeko, Arrizabalagak ziurtatu du "ezin direla lan baldintza zuzenak mesedetzen dituzten neurriak ahaztu, bereziki aro digitalerako gako direnak, hala nola telelana eta deskonexiorako eskubidea; arrisku psikosozialei eta buruko osasunean sor daitezkeen ondorio ezkorrei aurre egiteko neurriak; eta lanean indarkeria eta jazarpena deuseztatzeko neurriak, eta segregazioari, estereotipoei eta enpleguan, soldatetan, pentsioetan eta zaintzetan genero arrakalei aurre egingo dieten beste neurriak ere"
Halaber, Europako Parlamenturako hautagaiak nabarmendu duenez "beharrezkoa da langileek eta haien ordezkariek informazioa jasotzeko, kontsultatuak izateko eta parte hartzeko duten eskubidea babestea, hori funtsezkoa baita Europako lan merkatuan iristear dauden aldaketen aurrean modu integratzailean egokitzeko" eta, ildo horretan gaineratu du “ekonomia soziala sendotzen" jarraituko dutela, "errendimendu inklusibo eta jasangarria duela frogatu duen eredua baita".
Bere aldetik, Isabel Aramburu Geroa Baiko parlamentariak "soldata egoki eta zuzenak aitortzearen beharra" azpimarratu du, bai eta "Europar Batasunean bizi diren pertsona guztien lan eta bizi baldintzak hobetzen jarraitzearen beharra ere". Helburu honetan, Aramburuk azpimarratu duenez, "berebiziko garrantzia du pobreziaren aurkako borrokak, gutxieneko diru sarrerak ezarriz, eta Europako Ongizate Estatuetan funtsezko dimentsioa duen inklusio sozialaren alde eginez". "Horretarako modu erabakigarrian lagunduko du etxebizitza sozial irisgarri, efiziente, ekologiko eta eskuragarriak sustatzea, denon etxebizitza beharra asetzeko eta etxegabetasuna deuseztatzeko", azaldu du parlamentariak.
Era berean, "hezkuntzan inbertitzearen garrantzia" azpimarratu du Aramburuk, bai eta "haurtzaroaren arreta unibertsalean eta gure gazteei babesa eta inbertsioa eskaintzea, Europako orainean eta geroan gako den faktore baitira".
Azkenik, foru parlamentariak nabarmendu duenez "Geroa Baitik lehentasunezkoa deritzogu ere EBko politika guztietan desgaitasunaren ikuspuntua barneratzea, desgaitasuna duten pertsonen eskubideak errespetatzeko eta horiek sustatzeko, buruko nahasmendua duten pertsonak ahaztu gabe gainera".