Surfa

Ekainean Zarautzen surfa ikasteko gonbita egin du Mank-ek

Guaixe 2024ko mai. 29a, 12:00

Zarauzko hondartza, malekoia. UTZITAKOA

Ekainaren 15ean eta 16an izango da, autobus zerbitzuarekin, eta izena ematea zabalik dago

Uda ate joka dugun honetan Sakanako Mankomunitateak surf ikastaroa eskaini die sakandarrei. Ekainaren 15ean eta 16an izango da, Zarautzen, eta egunero ordu eta erdiko ikastaroa izango dute izena ematen dutenek, hastapen ikastaroa. Autobus zerbitzua izango da. 

Izena ematea zabalik dago Mank-eko Kirol Zerbitzuan (948 464 866).