Iruñeko Liburuaren Azoka Sakanara iritsiko da

Guaixe 2024ko mai. 28a, 12:04

Esnaola kontseilaria aurkezpenean parte hartu duten pertsona batzuekin. NAFARROAKO GOBERNUA

Ekainaren 5ean, asteazkena, Olaztin, eta ekainaren 6an, osteguna, Irurtzunen, literaturaren munduko profesionalekin topaketak izanen dira, liburuaren azokaren harira antolatutako 'Bi ahotsetara' programaren barruan

Maiatzaren 31tik ekainaren 9ra izanen da Iruñeko Laugarren Liburuaren Azoka, Iruñeko Gaztelu plazan. Diego de Hara Liburu Denden Elkarteak antolatu du azoka, Nafarroako Gobenuaren laguntzarekin batera, eta Nafarroa osoan zehar eginen diren literatur topaketen programa bat izanen du: Bi ahotsetan. Horietako bi topaketa Olatzagutian, ekainaren 5ean, asteazkena, eta Irurtzunen, ekainaren 6an, osteguna, izanen dira. Guztira, hamar herritan izanen dira literaturaren eta artearen munduko profesionalekin topaketak. 

Sakanan
Ekainaren 5ean, asteazkena, 19:00etan, Literatura como compromiso social Mikel Sanz eta Manu Martorellekin solasaldia izanen da, Olaztiko liburutegian. Ekainaren 6an, osteguna, 19:00etan, Recreación guiada de la historia o libre imaginación del quien lee la novela ekimena izanen da, Irurtzungo liburutegian, Sandra Iraizoz eta Jon Aramendiarekin.