Guaixe komunikazio taldea gara!

Guaixe 2024ko mai. 28a, 12:23

GUAIXE IRRATIA

BELEIXE IRRATIAren 25. urteurrena ospatu ondoren, eta multimedia edukiak sustatzeko helburuarekin, GUAIXE IRRATIA bihurtu da. Eguneko kanta batek hasiera ematen dio bi orduko zuzenekoari, Eneida Carreño Mundiñanok gidatuta. Besteak beste, albistegiak, asteko protagonistekin Hizketanak, eta Karrape eta Aralar irratiekin solasaldiak osatzen dute saioa.

Ordutegia
  • 10:00 Agurra, eguraldia, edukiak aurkeztu eta eguneko kanta
  • 10:15 Prentsaren azala
  • 10:20 Albisteak eta kirolak
  • 10:30 Hizketan
  • 11:05 Solasaldia Karrape eta Aralar irratiarekin
  • 14:00 Errepikapena

948 567 074  |  irratia@guaixe.eus

 

 

GUAIXE ASTEKARIA

Sakanan gertatzen denaren ikuspegi zabala eskaini nahi du astekariak. Sakonean landutako erreportajeak, elkarrizketa eta artikuluak. Ostiraletik ostiralerako agenda ere agertzen da bertan, baita festetako egitarauak ere. Lasai eta patxadaz irakurtzeko. Astekariko edukiak GUAIXEKIDEendako esklusiboak dira, eta webgunera beranduago igotzen dira. 

Sailak
  • Ezkaatza Astekariaren sarrera, gai nagusia
  • Sakanerria Ibarreko gizartea, politika eta ekonomia
  • Ganbazelaia Agenda, zorion agurrak, eskelak, iragarki laburrak...
  • Kirolak Pilota, txirrindularitza, futbola, gimnasia erritmikoa...
  • Kultura Artea, bertsolaritza, dantza, musika...
  • 11 galderak Asteko elkarrizketa

948 564 275  |  erredakzioa@guaixe.eus

 

 

GUAIXE SAREAN

Sakanako ataria mundura. Sakanan gertatzen denaren berri, testuan, audioan eta, tarteka, ikus-entzunekoetan ere. Egunez eguneko eta herriz herriko agenda, baita elkarrizketa eta erreportajeak ere aurki daitezke webgunean. 

Jarraitu @guaixe sare sozialetan ere.