Ergoienako Udalak jakinarazi duenez, ibarrean gizarte eta kultura animazio lanak egiteko pertsona bat kontratatu nahi du. Garagarrila eta lastaila bitartean lan eginen du animatzaileak. Lanaldi erdiko kontratua eta C mailari dagokion soldata izanen du. Deialdian interesa duenak Nafar Lansarek Altsasun duen enplegu bulegoan izena eman beharko du, enpleguaren eskatzaile gisa edo enplegua hobetzeko programan. Curriculumak Nafarroako Enplegu Zerbitzura bidali behar dira, ealsasua@navarra posta elektronikoko helbidera.
Lanpostu horretan jarduteko bete beharreko baldintzak dira: gizarte eta kulturako animazioko goi mailako titulua, gizarte eta kulturako dinamizatzaileko titulua edo goragoko maila izatea; euskarazko C1 titulua; B motako gidabaimena eta autoa edukitzea. Ergoienako Udalak gaztigatu duenez, curriculumak barematzeko, aurkeztutako dokumentazioa hartuko da kontuan.