Gizarte langileen aldi baterako kontrataziorako zerrenda osatzeko deialdia egin dute

Guaixe 2024ko maiatzaren 31

Burunda mendebaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen egoitza Altsasuko Garbitoki eraikinean dago. ARTXIBOA

Premia sortzean langilea ordezkatzeko aldi baterako kontratua eskaintzen da.

Altsasu, Olatzagutia eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak gizarte-langilearen lanpostuko ordezkapenak egiteko izangaien zerrenda prestatzeko deialdia egin du. Haren bidez sor daitezkeen premiak bete nahi ditu erakundeak. Premia sortzean hautatutako pertsonak lanaldi osoa eta B mailako soldata gehi dagozkion osagarriak izanen lituzke. Deialdira aurkezteko bete beharrezko baldintzak dira: Gizarte Laneko Graduko unibertsitate-titulua edo Gizarte Laneko Diplomaturako ikasketak izatea, euskarazko C1 mailako titulua, B mailako gida baimena eta autoa izatea.