Otsailean aurrematrikula epea zabaldu ondoren, Ergoienako Udalak Udan Euskaraz aisialdi kanpalekurako izen ematea zabaldu du. Horretarako, ergoiena.com webgunean dagoen izen emate orria bete eta udaletxean aurkeztu beharko da. Guztia behar bezala antolatzeko, eskabide orrian familiek zehaztu beharko dute haur bakoitza zenbat aste joanen den Udan Euskarazera. Onartuak izateko garaian lehentasuna izanen dute aurrematrikula egin zutenek eta Ergoienan erroldatutakoak. Abisu bat jasoko dute onartuak izan direnak. Ergoienan erroldatutakoek matrikulagaitik 50 euro ordaindu beharko dituzte familia bakoitzeko. Ergoienan erroldatuta ez daudenen kasuan matrikula 75 eurokoa izanen da.
Hiru eta hamalau urte arteko haur eta gaztetxoendako eskaintza da, baina adinaren arabera banatuko dituzte: alde batetik hiru eta zazpi urtekoak egonen dira eta, bestetik, zortzi eta hamalau urte artekoak. Gariaren 15etik 28ra denak elkarrekin egonen dira, baina ekintzak adinaren arabera eginen dituzte. Eta garilaren 29tik agorrilaren 4ra, berriz, txikien taldeak ohiko kanpaldiaz gozatuko dute eta handienek, berriz, abentura eta kanpo ekintzetako kanpaldia izanen dute. Aisialdi kanpaldian sartzeko ordutegia 09:00etatik 10:00etara izanen da eta irteera, berriz, 13:00etatik 14:00etara.