Txirrindularitza

Igor Arrieta eta Gorka Izagirre, Dauphinén

Guaixe 2024ko eka. 3a, 10:40

Ekainaren 2ko lehen etapa lainopean jokatu zen. DAUPHINÉ

Ekainaren 9ra bitartean etapa gogor bezain ikusgarriak dituzte aurretik

Ekainaren 2an hasi eta ekainaren 9an despedituko da Dauphiné Liberé Criteriuma, txirrindulari askok Tourra prestatzeko erabiltzen duten proba. Igor Arrieta (UAE Emirates) eta Gorka Izagirre (Cofidis) bertan lehiatzen ari dira, euren liderrak laguntzen. 

Lehen etapa Mads Pedersen (Lidl-Trek) daniarrak irabazi zuen, eta bera da lehen liderra. Igor Arrieta 88. sailkatu zen, eta Gorka Izagirre 96., biak denbora berean. Aurretik etapa ikusgarriak dituzte txirrindulariek.