Xorta Pirinioetako Erronkari haranean egiten duten garagardo artisaua da. Besteak beste, Lilixuri, Karatsa eta Uxin barietateak dituzte, eta ekainaren 7an, ostirala, 18:30etik aurrera, Xorta proiektua eta bere garagardoak ezagutzeko eta dastatzeko aukera izanen da, Hiriberriko elkartean. Arakilgo Udalak antolatu du ekimena.