Nafarroako EH Bilduko bozeramaile Laura Aznal Sagastik esan duenez, "denok dakigu Europan gure bizitzetan eragina duten politika asko erabakitzen direla, gure lanpostuen bideragarritasuna, gure bizitzetan duintasunezko edo duintasunik gabeko etorkizuna izateko aukera..." Gaztigatu duenez, "ziurgabetasun uneak bizi ditugu, austeritatearen bidea aukera mehatxagarria da. Eta guk memoria daukagu eta badakigu zer suposatzen duen horrek: langabezia, pobrezia, etxe gabetzeak, zerbitzu publikoen ahultzea eta guztiontzako lan prekaritatea. Ez gaude prest hura berriro zeharkatzeko, ezta bere politiken pizgarri izateko ere".
Horregatik, EH Bilduk "langileriaren etorkizuna defendatzen jarraitzeko borondatea eta konpromisoa berretsi du. Eta harro egiten dugu, gure herria lan-baldintza duinak defendatzeko greba-kopuru handiena biltzen duen Europako lekua dela jakitun, gizarte- eta klase-kontzientzia kolektiboaren parte garela jakitun".
Aznalek esan duenez, "neoliberalismoaren eta bere austerizidioaren aurrean, eskubide eta indar gehiago izango duten langileen Europa defendatzen dugu. Elite ekonomiko aseezinaren aurrean, antolatutako langileon boterea defendatzen dugu, eta bizitza eta zaintza, haien onuren gainetik". EH Bilduko bozeramaileak gaineratu duenez, "ekonomia arma-eskaladen bidez berrabiarazteko aukera baino ikusten ez dutenen aurrean, ekonomian zuzenean parte hartzearen alde egiten dugu, ezinbesteko trantsizio ekosozial justurantz jo ahal izateko".
Koalizioko kideak gaineratu duenez, "Von del Leyenek iragartzen dituen austeritate neurriek ez diote ezer onik ekarriko herri honi. Ultraeskuinari egiten dizkion etengabeko keinuek ez digu ezer honik ekarriko euskal herritarroi". Bukatze, Aznalek esan duenez, "ziur gaude garagarrilaren 9an herri honek berriro erakutsiko duela faxismoak ez duela lekurik hemen. Herri honek berriro erakutsiko du gure eskubideak eta duintasuna defendatzen ditugula".