Sakanako Mankomunitateak Ur Zerbitzuan ofizial lanpostua betetzeko lan poltsa deialdia egin du. Oposizio lehiaketa bidez osatuko da lan poltsa hori. Deialdia parte hartzeko bete beharreko eskakizunak dira ibilgailuendako B gida baimena izatea eta euskaraz B2 mailako titulazioa. Horretaz aparte, honako titulazioren bat edo haren baliokidea eskatzen du ibarreko erakundeak: Lanbide Heziketako Iturgintzako II. graduko titulua; Iturgintzako 3. mailako lanbide-moduluaren titulua; Bero eta Fluido Instalazioen Mantentze lanetako goi mailako teknikariaren titulua; Hozteko eta girotzeko instalazioak, beroa sortzeko instalazioak; Urak tratatzeko sareak eta estazioak eta Mantentze elektronikoko goi-mailako gradua. Deialdian interesa duenak garagartzaroaren 18ra arteko epea du izena emateko.