Europako hauteskundeko ekitaldian Pernando Barrena zerrendaburuak eta Bel Pozueta diputatuak hartu dute hitza. Barrenak ziurtatu duenez, "guztiok gara beharrezkoak eta une erabakior honetan. Ezin gara etxean geratu". Zerrendaburuak nabarmendu duenez, "EH Bildu da Nafarroak Europan diputatu bat izateko aukera erreal bakarra. Ezin dugu aukera galdu. Nafarrok behar dugu gure ahotsa izan Europan, gure subiranotasuna, gure eskumenak eta gure eskubideak defendatzeko".
Barrenak azpimarratu duenez, "orain da Euskal Herriaren unea eta bai, EH Bilduk bai ordezkatuko duela herri hau, bere osotasunean, bere balioekin, euskaldunak, langileak, emakumeak, etorkinak, LGTBI kolektiboa eta euskal gazteria lehen lerrora ekarriz, atzean utzi nahi dituen Europaren aurrean".
Bstalde, Bel Pozuetak nabarmendu duenez, "ez dago ultraeskuindar on edo txarrik. Eta eskuindarrek, espainiarrak, europarrak edo euskaldunak izan, ez dituzte klase herrikoiak defendatzen; gutxi batzuen pribilegioak babesten dituzte bakarrik". Diputatuak adierazi duenez, "hori agerian geratzen da etxebizitza luxu bihurtzen denean eta pertsonen eskubideak gutxi batzuen interesengatik sakrifikatzen direnean".
Pozuetak esan duenez, "patronalen, euskal eskuinaren eta Espainiako eskuinaren lehentasunek bat egiteak beraien benetako interesa erakusten dute: pribilegioei eustea. Igande honetan, justizia sozialaren eta gutxiengo elite baten pribilegioen artean bozkatuko dugu. Bada garaia lema hartu eta justiziaren norabidea Europan ere jartzeko".