Bi lan izan zituzten suhiltzaileek

Guaixe 2024ko eka. 10a, 08:50

Ziordi parean izandako auto istripua. @policiaforal_na

Irurtzunen ibilgailu batek su hartu zuen, eta Ziordia parean zauriturik gabeko auto istripua izan zen.

Hilaren 7an, ostiralean, bi irteera izan zituzten Altsasuko parkeko suhiltzaileek. Batetik, Irurtzunera joan behar izan zuten. Erga kalean aparkatuta zegoen furgoneta batek su hartu zuen eta hura itzali behar izan zuten. 

Bestetik, Iparraldeko Autobian (A-1), Ziordia parean, bi autoren arteko talka izan zen. Batek bestea atzetik jo zuen. Une batzuez trafikoan erretentzioak izan ziren Arabarako noranzkoan. Suhiltzaileak, badaezpada ere, anbulantziarekin joan ziren ezbeharraren tokira.