Txirrindularitza

Roglicen Dauphinén, sakandarrak ederki

Guaixe 2024ko eka. 10a, 10:33

Igor Arrieta, taldekideen babesa jasotzen. UAE TEAM EMIRATES

Txirrindulari esloveniarrak bere bigarren Criterium du Dauphine irabazi zuen. Col des Glieresen despeditutako azken etapan Igor Arrieta Top 20an sailkatu zen

Ekainaren 9an despeditu zen Criterium du Dauphine, txirrindulari askok Tourra prestatzeko osatzen duten lasterketa gogor bezain ikusgarria. Primoz Roglicek (Bora) bere bigarren Criteriuma irabaztea lortu zuen, Matteo Jorgensoni (Visma) 8 segundo aterata. Igor Arrieta uharte arakildarra (UAE Team Emirates) 37. sailkatu zen, 45:15era; eta Gorka Izagirre (Cofidis) 84., 1:30ra. Col des Flieres gainean despeditu zen azken etapa Carlos Rodriguezek (Ineos) irabazi zuen, eta Igor Arrieta Top 20an sailkatu zen.