Bakaikuko eta Iturmendiko udal idazkari 41 urtez izan ondoren, jubilatu egin zen Juan Jose Montes idazkaria. Aldi horretan bajarik hartu ez zuenez, bere lana egun bakar bat galdu gabe egin zuen. Garilaren 21ean utzi zuen kargua eta bere lekukoa Ana Alduntzin leitzarrak hartu zuen. Behin behinean jabetu zen plazaz. Donostian Zuzenbidea ikasitakoa, Gasteizko abokatu bulego batean lan egin zuen aurretik idazkari berriak.