Sakanako DYAk bere boluntario taldea handitzeko kanpaina abiarazi zuen uda hasieran. 15 kide zituen orduan DYAk. Kide gehiago izanik Altsasuko egoitza indartuko zukeen erakundeak. Boluntario gehiago izateak ere beste esparru batzuetan lan egiteko aukera emanen ziokeen DYAri: mendiko bilaketetarako taldea, auto istripuetan xaflak mozteko trebatutako taldea eta beste. Norberak erabakitzen zuen boluntario gisa zenbat aritu.