Teknoadineko Landalab proiektuaren lehenenegoa saioa izanen da Sakanako hiru herritan ekainaren 17an, 18an eta 19an, astelehena, asteartea eta asteazkean, Irurtzungo jubilatuen elkartean (18:00etan), Etxarri Aranazko kultur etxean (18:00etan) eta Altsasuko jubilatuen elkartean (17:30ean), hurrenez hurren. Lakunberri Larrauneko Gabari gune irekian ere eginen dute saioa ekainaren 20an. Teknoadineko lehenengo saioak Harreman sozial positiboak eta zaintza komunitarioa gaia landuko du, eta berrtan auzozaintza edo zaintza komunitarioaz hitz eginen dute, baita harreman sozial osasuntsuen garrantziaz ere.
Bi edo hiru saio gehiago egitea aurreikusten dute, herrietan dagoen zaintza sistema sendotu eta herritarren eta oinarrizko gizarte zerbitzuen artean kanalak sortzeko helburuarekin. Horrekin batera, bakardadeari aurrei egin nahi dute ere, adineko pertsonendako herri lagunkoiagoak sortuz.