Pilota

Sanchez-Mauduit eta Salaberriatarrak, txapeldunorde

Guaixe 2024ko eka. 19a, 09:30

Finalistak, Aldabideko Sanchez eta Mauduit txapeldunak eta Irurtzuneko Salaberritarrak, tartean. FEDERAZIOA

Nafarroako Kirol Jokoetako (NKJ) Eskuz Binakako Txapelketako finalak jokatu zituzten

Denboraldia bukatzear dela, pilota txapelketak azken txanpan daude. Ekainaren 8an Nafarroako Kirol Jokoetako (NKJ) Eskuz Binakako Txapelketako azken faseko finalak jokatu ziren Labriten. Benjaminen mailan Arbizuko Aldabideko Xuban Sanchezek eta Peru Mauduit txapeldunordeak izan ziren, Ultzamako Asuari eta Otegiren kontra 2-1 galduta (10-3, 3-10 eta 1-5). Kadeteen mailako finalean Larraun klubeko Nazabalek eta Telletxeak 22-8 hartu zituzten mendean Irurtzun klubeko Salaberriatarrak.