Uharte Arakilgo San Joan Bataiatzailea elizan egindako meza berezia izan zen garagartzaroaren 9an, igandearekin. Prestaketa urteen ondoren, Uharte Arakilgo, Iturmendiko eta Altsasuko zazpi gaztek sendotza hartu zuten. Elizaren sakramentu horrek bataioan harturiko grazia sendotu egiten du. Elizkizunaren buru Seminarioko errektorea, Jesus Etxeberz izan zen. Harekin batera izan ziren Jose Antonio Apezetxea eta Javier Aldabe apaizak eta Andoni Gastaminza apaizgai ubertearra.