Sakanako Mankomunitateak bi lanposturako langileak izendatu ditu

Guaixe 2024ko ekainaren 14a

Sakanako Mankomunitatearen egoitza. ARTXIBOA

Arkitekto tekniko eta administrari laguntzaile lanpostuak bete ditu.

Aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia egin zuen Sakanako Mankomunitateak. Egin beharreko probak eginda, bi lanpostu huts betetzeko izendapenak egin ditu ibarreko erakundeak. Batetik, Iñaki Fernandez Cerradari esleitu dio arkitekto teknikoaren lanpostua, B mailakoa eta lan-araubide finkoan. Eta, bestetik, Estibaliz Salinas Burillori esleitu dio administrari laguntzailearen lanpostua, D mailakoa eta lan-araubide finkoan. Biek ere hamar egun balioduneko epea dute lanpostuaren jabetza hartzeko.