Jaibusa erabiltzeko adin txikikoek txartela egin behar dute

Guaixe 2024ko eka. 20a, 09:01

Jendea autobus barruan. ARTXIBOA

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateetan eskatu behar dute gurasoek.

Sakanako Mankomunitateak eta Irurtzun, Etxarri Aranatz eta Altsasu aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateen Prebentzio Zerbitzuek elkarlanean eskaintzen dute Jaibus zerbitzua. Aurten 24. urtea du martxan dela. Herrietako festetara egiten diren joan-etorrietan trafiko istripuak prebenitzea da bere helburua. Zerbitzuaren sustatzaileek gogorarazi dute Jaibusa 16 urtetik gorakoek bakarrik erabili dezaketela. Baina adin txikikoak direnak, hau da, 16 eta 17 urte dituzten gazteek Jaibusera igotzeko txartela egin behar dute.

Txartel hori eskuratzeko gazte horien gurasoek edo adingabeen legezko tutoreek eskaera egin beharko dute dagokion Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean. Txartela erakutsiz adin txikikoek gurasoen edo tutoreen baimenaz gaueko autobus zerbitzuan bidaiatuko dutela frogatzen dute.