Ekainaren 15ean kadeteen mailako Etxarri Aranatz eta Ergoienako Muiñoak lasterketa jokatu zen, Etxarri Aranatz, Iturmendi, Ergoiena eta Arbizu artean jokatutako lasterketa, Ergoienako muino eta gorabeheretan murgildu zen proba ederra (64,2 km), Aralar Txirrindularitza taldeak antolatutakoa.
Lasterketa oso borrokatua izan zen, eta eraso asko izan ziren tartean. Aitor Matak (Rotxabikes) primeran irakurri zuen lasterketa eta bakarrik iritsi zen Etxarri Aranazko helmugara, 31 segundora Luca Martinez (Sakana Group-Alea) lakuntzarra zuela. Top 10ean beste sakandar bat sailkatu zen, Xabier Curiel altsasuarra (Quesos Albeniz), zortzigarren, 2:17ra. Talderik onena Sakana Group-Aralar, etxeko taldea izan zen, mendiko txapelketa Aitor Mata irabazleak lortu zuen, eta tartekako helmugen saria Gaizka Lopezek (Invitec-Iturribero).
Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Ekai Erdozia (Sakana Group-Alea) 23. iritsi zen helmugara; Mikel Arrizabalaga (Quesos Albeniz) 25.; Janitz Zufiaurre (Sakana Group-Alea) 31.; Asier Flores (Quesos Albeniz) 42.; Ion Unai Gonzalez (Sakana Group-Alea) 43.; Ibai Galarza (Quesos Albeniz) 47.; Urko Oiarbide (Sakana Group-Alea) 55.; Alex Gonzalez (Sakana Group-Alea) 61.; Juan Carlos Gil de Gomez (Quesos Albeniz) 68.; Unax Etxeberria (Sakana Group-Alea) 75.; eta Unai Gomez (Quesos Albeniz) 85.