Txirrindulariak

Ondarra eta Martinez, Mungian

Guaixe 2024ko eka. 20a, 10:00

Bi afizionatu sakandarrek Agustin Sagastiren Oroimenezkoan lehiatu ziren

Ekainaren 16an afizionatuen mailako XII. Mungia Sari Nagusia – Agustin Sagasti Oroimenezkoa jokatu zen, Mungian. Lasterketa ziztu bizian jokatu zen eta esprintean erabaki zen. Alain Suarez (Gomur Cantabria) gailendu zitzaion Gabriele Bessegari (Team Polti). 3:11:41 izan zen egin zuten denbora.

Aitor Ondarra lakuntzarra (Hostal Latorre) lehen sakandarra izan zen, 76. postuan. Bere atzetik, Adrian Martinez lakuntzarra (Laboral Kutxa) 80. sailkatu zen.