Bi autobus ordutegi bertan behera

Guaixe 2024ko ekainaren 20a

Autobusa Uharte Arakilen geldialdia eginda.

Hilaren 22tik aurrera izanen da.

La Burundesa enpresak jakinarazi duenez, garagartzaroaren 22tik aurrera bi autobus zerbitzu bertan behera geldituko dira. Batetik, Olatzagutiatik Iruñera astegunetan 06:30ean abiatzen dena eta herriz herri pasatzen dena. Bertan behera geldituko den beste autobus zerbitzua Iruñea eta Olatzagutia astegunetan lotzen duena eta hiriburutik 11:45ean abiatzen dena, herri koxkorrenetatik pasatuz.