Mank-ek bi ordenantza onartu ditu

Guaixe 2024ko eka. 27a, 11:12

Sakanako Mankomunitatearen egoitza. ARTXIBOA

Hornidura eta saneamendu sareei buruzko araudiak dira 

Sakanako Mankomunitateak bi ordenantza hasiera batez onartu zituen apirilaren 11ko batzarrean: Hornidura sareei buruzko ordenantza eta saneamendu sareei buruzko ordenantza. Bi ordenantzak jendaurrean garilaren 31ra arte egonen dira, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa nahiz oharrak aurkez ditzaten. Jendaurreko aldia iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantzak behin betiko onetsitzat joko dira.