Irurtzun, Lakuntza, Arbizu, Bakaiku, Iturmendi, Urdiain eta Olatzagutiko herritarrek Sakanako Mankomunitateko Ur Zerbitzuaren jakinarazpena jasoko dute. Izan ere, aurtengo bigarren hiruhilekoari dagozkion ordainagiriak pagatzeko garaia iritsia. Ordainagiriak kontu korronteetan garilaren 4an kargatuko ditu. Aldi berean, ibarreko erakundeak jakinarazi du garagartzaroaren 16tik aurrera jasotako aldaketak (kontu zenbakiak, katastroko aldaketak eta beste) hurrengo hiru hilean hartuko dituzte kontuan.