Pilota

Altsasun jokoan zeuden txapelak Sakanan geratu ziren

Guaixe 2024ko eka. 24a, 08:15

Altsasuko finaletako finalista guztiak. UTZITAKOA

Pilotajaukuko Azkona eta Arguelles, eta Aldabideko Olarra eta Zubiria, txapeldun handiak

Ekainaren 15,ean Nafarroako Kirol Jokoetako (NKJ) Binakako hirugarren faseko finalak jokatuko ziren Altsasuko Burunda pilotalekuan. Jokatuko ziren finalen artean bi biko sakandar lehiatu ziren, eta primeran, gainera, txapelak Sakanan geratu baitziren. 

Kimuen bigarren mailako finalean Azkonak eta Arguellesek (Altsasuko Pilotajauku) Berdud eta Lorea (Zugarralde) izan zituzten aurkari, eta biko sakandarrak irabazi zuen, 18-11, partida lehiatuan. Bestalde, kadeteen bigarren mailan, Zubiriak eta Olarrak (Aldabide) merezitako txapela jantzi zuten, Parienteren eta Urrutiaren kontra (Zugarralde) partida estuan 22-19 gailendu eta gero. 

Beste finalerdiei dagokienez, benjaminen bigarren mailan Berriozarko Balisak eta Ocarizek Ardoiko Gartziari eta Iltzarberi irabazi zieten, bi jokotan (10-6 eta 10-8); haurren bigarren mailako finalean Lagunak klubeko Orrio eta Lerinek 18-13 irabazi zieten Ultzamako Baldari eta Arzari; eta jubenilen bigarren mailan Aurrerako Arregi eta Garatea 22-16 gailendu ziren Erasoko Albizuren eta Saenzen aurrean.