Duatloia

Maiza eta Vergara, Europako Duatloi Txapelketan ikusgarri

Guaixe 2024ko eka. 27a, 11:00

Juan Luis Maiza eta Peio Vergara, Europako Duatloi Txapelketan, Coimbran. UTZITAKOA

Sakana Triatloi Taldeko kideek sasoi onean daudela erakutsi zuten

Ekainaren 15ean Europako Duatloi Txapelketa jokatu zen Coimbran (Portugal). Sprint distantzian jokatu zen (5 km korrika-22 km bizikletan-2,5 km korrika).

Sakana Triatloi Taldeko Juan Luis Maizak eta Peio Vergarak sasoi betean jarraitzen dutela erakutsi zuten beste behin. Maiza 55-59 urteen arteko kategorian Europako hamabigarren postuan sailkatu zen, eta Espainiako bigarren (1:04:22). Vergara, aldiz, 65-69 urteen arteko kategorian lehiatu zen, eta Europako Txapelketako hogeigarren postuan sailkatu zen, Espainiako lehena (1:20:14). 

Sakana Triatloi Taldeko bikotea "oso gustura" aritu zen. Gorputzak jarraitzen dien bitartean, aurrera jarraituko dutela argi dute.