Zirika Zirkusen azken lanaren mustutzea

Guaixe 2024ko eka. 21a, 13:57

Marietak Zirkus kartelaren irudia. ELENA VERA / ZIRIKA ZIRKUS

Ekainaren 23an, igandea, 'Marietak zirkus' ikuskizunaren aurre estreinaldia izanen da, Irañetan. Ekainaren 26an, asteazkena, antzezlanaren mustutzea izanen da, Lakuntzan.

Antzerkia, zirkua, umorea, ahizpatasuna eta, bereziki, maitasun pila bat dakar Zirika Zirkus konpainiaren antzezlan berriak: Marietak Zirkus. Ikuskizun guztiekin bezala, aurre estreinaldia Irañetako publikoaren aurrean eginen dute, ekainaren 23an, igandea, 20:30ean, frontoian. Bestetik, ekainaren 26an, asteazkena, 19:30ean, Lakuntzako plazan lanaren mustutzea eginen dute.