Udako Kultur 2024 programa Sakanara helduko da

Guaixe 2024ko eka. 24a, 13:02

Etxarri Aranatzen The Tavernes taldea izanen da, uztailaren 26an, eta irailaren 6an, Ibil Bedi taldea izanen da, Altsasun.

Ekainaren 21etik irailaren 28ra Nafarroako hainbat leku bisitatzea proposatzen du Kultur programak. Tartean Etxarri Aranatzera eta Altsasura etorriko dira Nafarroako Gobernuak udarako sustatutako programaren emanaldiak. Bestetik, Lur Larrazaren Kerobia taldeak ere kontzertua emanen du programaren barruan.

Uztailaren 26an, ostirala, 21:00etan, Etxarri Aranazko plazan, The Taverners taldearen kontzertua egongo da. Biolina, mandolina, kontrabaxua, akordeoia, gaita, ahotsa, gitarra eta bodhran eta perkusioak dira The Taverners taldearen instrumentuak. Irailaren 6an, ostirala, festaurrekoan, Ibil Bedi taldearen Goldea emanaldia izanen da Altsasuko Foru plazan, 21:00etan. Goldea ikuskizunean bere ibilbidea errepasatzen dute.