Txirrindularitza

Bederatzi sakandar Eskola Arteko Espainiako Txirrindularitza Txapelketarako zerrendan

Guaixe 2024ko eka. 26a, 11:45

Ekainaren hirugarren asteburuan Nafarroako selekzioarekin lehiatu ziren afizionatuak, Aimar Tadeo, Adrian Gonzalez, Mikel Uncilla eta Martxel Etxeberria. Aurki eskola mailakoek hartuko dute lekukoa. NAFARROAKO FEDERAZIOA

Txapelketak uztailaren 3tik 7ra jokatuko dira, Oviedon, eta Nafarroako Federazioak ekainaren 25ean argitaratu zuen hautatutako txirrindularien zerrenda

Uztailaren 3tik 7ra bitartean Eskola Arteko Espainiako Txirrindularitza Txapelketak jokatuko dira. Nafarroako Federazioak hautatu dituen txirrindularien berri eman du, eta tartean hainbat sakandar daude. 

Errepideko txapelketei dagokienez, infantilen mailan Enara Perez (Quesos Albeniz) izango da ordezkari sakandarra, eta kadeteen mailan Luca Martinez (Sakana). Junior mailan ordezkaritza zabalagoa da. Emakumezkoen taldeko zortzikoetan hiru sakandar daude: Ane Beltran de Heredia (Timac Agro Lacturale) eta  Ane Berastegi eta Siets Goikoetxea (Beratxa). Gizonezkoen zortzikotean lau sakandar daude: Quesos Albenizko Iker Gomez, Ekaitz Perez eta Eñaut Oiarbide, eta Tolosa/Danenako Ekain Imaz. 

Errepideko lasterketekin batera BTT Txapelketa jokatuko da. Nafarroako selekzioak hautatutako taldean Ekaitz Zufiaurre (Quesos Albeniz) dago.