Bost kirolari sakandar Miguel Indurain Fundazioak lagundutakoen artean

Guaixe 2024ko eka. 27a, 12:00

Beka banaketa ekitaldia Nafarroa Arenan egin zen. MIGUEL INDURAIN FUNDAZIOA

Miguel Indurain Fundazioak 181 beka banatu ditu guztira, joan zen urtean baino 25 gehiago, eta tartean bost sakandar izan dira onuradunak

Miguel Indurain Fundazioak kirolari nafarrei eskaintzen dizkien bekak banatu zituen ekainaren 25ean Nafarroa Arenan. Aurten 181 beka banatu dira guztira, joan zen urtean baino 25 beka gehiago, eta 181 onuradunen artean bost kirolari sakandar daude. 

Banakako errendimendu olinpikoa kategorian June Kintana Larraza disko jaurtitzaileak 7.791 euroko diru laguntza jaso zuen, Nahia Imaz Perez txirrindulariak 1.948 eurokoa, eta Irati Irigoien Crespo taekwondolariak 1.169 eurokoa. Banakako errendimendu ez olinpiarreko kategorian, Iosune Urra Beraza karatekak 730 euroko laguntza lortu du, eta Mohammed Hamdi Hajji kixk boxing borrokalariak 2.337 eurokoa.