Udako sasoian, ur festa goxoak

Guaixe 2024ko uzt. 1a, 07:35

Gozamenez programaren ekimena Sakanako zenbait igerilekuetan izanen da: uztailaren 3an, Irurtzunen; 4an, Uharte Arakilen; 9an, Etxarri Aranatzen; 10ean, Altsasun, eta 18an, Lakunzan. Gauez banatzeko aukera, afaria eta txokolate iturria izanen dira, besteak beste.

Gozamenez sexualitatea eta gazteak gaiari buruzko programa bat da, gazteen sexualitatea ikuspegi positibo, adeitsu, plural eta aberasgarri batetik lantzea helburu duena. Sexuslitatearen hainbat alderdiri buruzko hausnarketa eta eztabaida sustatu nah idu, eta gazteen bizitzan sexualitateak duen tokia agerian utzi nahi du, gune publiko eta ohikoetan. Ur festa gozoa Gozamenez programaren ekimenetako bat da, udan zehar egiten dena. Aurten hamalaugarren edizioa izanen da, eta Irurtzungo (uztailak 3), Uharte Arakilgo (uztailak 4), Etxarri Aranazko (uztailak 9), Altsasuko (uztailak 10) eta Lakuntzako (uztailak 18) igerilekuetan ospatuko da. 12 urtetik gorako gazteei zuzendutako ekimen bat da, eta Ur festa guztietan gauez banatzeko aukera, afaria eta txokolate iturria izanen dira, bertako gizarte zerbitzuak eta Sakanako Gozamenez Batzordeak antolatutako jarduerekin batera.

2024ko Ur festa goxoak

Uztailak 3

Irurtzungo igerilekuak

20:30 - 23:00 Bainua eta ur jokoak, alkoholik gabeko edariak eta musika. 12 eta 25 urte bitarteko gazteendako. 

Uztailak 4

Uharte Arakilgo igerilekuak

20:30 - 23:00 Bainua eta ur jokoak, alkoholik gabeko edariak eta musika. 12 eta 25 urte bitarteko gazteendako.

Uztailak 9

Etxarri Aranazko igerilekuak

Uztailak 10

Altsasuko Dantzaleku igerilekuak

20:30 Aurkezpena.

20:30 - 23:30 Bainua eta ur jokoak.

21:30 Bokata eta alkoholik gabeko edaria, 4 eurotan.

21:30 - 23:30 DJ Brahianen eskutik animazioa.

23:00 Txokolate iturria.

Uztailak 18

Lakuntzako igerilekuak