Txirrindulariak

Ekain Imaz, laugarren Obanosen

Guaixe 2024ko uzt. 3a, 11:20

Ekain Imaz, helmugan. TXIRRINDULARIAK

Junior mailako GT Tolosa/ Danena taldeko altsasuarra podiumera igotzear geratu zen

Ekainaren 29an junior mailako tropelak lasterketa izan zuen Obanosen, 39. Obanos Hiria Garaikurra. Obanos, Legarda, Uterga eta Muruzabal artean prestatutako zirkuituari sei itzuli egin behar izan zizkioten txirrindulariek, guztira 84,6 kilometro osatuz. Iker Villarrek (Robert Innova) behar zuen tokian erasoa jo, eta bakarrik iritsi zen helmugara (2:12:43), Unai Morani (Cafe Dromedario) 2 segundo aterata. Hirugarren Lohann Vouillez (Team Iparralde) sartu zen, 5 segundora, eta laugarren eta podiumetik 3 segundo eskasera Ekain Imaz altsasuarra (GT Tolosa/ Danena) iritsi zen. 

Quesos Albeniz taldeko sakandarrei dagokienez, Iker Gomez hamahirugarren sailkatu zen, Eñaut Oiarbide hamaseigarren, Ekaitz Perez hamazazpigarren, Iker Begiristain 27. eta Mikel Viloria 28.

Ekainaren 29an junior mailako tropelak lasterketa izan zuen Obanosen, 39. Obanos Hiria Garaikurra. Obanos, Legarda, Uterga eta Muruzabal artean prestatutako zirkuituari sei itzuli egin behar izan zizkioten txirrindulariek, guztira 84,6 kilometro osatuz. Iker Villarrek (Robert Innova) behar zuen tokian erasoa jo, eta bakarrik iritsi zen helmugara (2:12:43), Unai Morani (Cafe Dromedario) 2 segundo aterata. Hirugarren Lohann Vouillez (Team Iparralde) sartu zen, 5 segundora, eta laugarren eta podiumetik 3 segundo eskasera Ekain Imaz altsasuarra (GT Tolosa/ Danena) iritsi zen. Quesos Albeniz taldeko sakandarrei dagokienez, Iker Gomez hamahirugarren sailkatu zen, Eñaut Oiarbide hamaseigarren, Ekaitz Perez hamazazpigarren, Iker Begiristain 27. eta Mikel Viloria 28.