Uztailaren 7an Loinaz Proba jokatu zen Beasainen, afizionatuen mailako lasterketa luze eta ezaguna, Atagoitiko, Gabiriako, Mandubiako eta Olaberriako mendateak hartzen dituena. Mugimendu handiko lasterketan, helmugara Haimar Etxeberria (Finisher) eta Sergio Gutierrez (Gomur Cantabria) iritsi ziren batera, eta esprintean Etxeberria gailendu zen (3:51:38)
Jon Gil lakuntzarra (Supermercados Froiz) 38. sailkatu zen, eta Ailetz Lasa ziordiarra (Telcom) 75.