Pilota

Murgiondo, Añorgako Jolas Etxea Txapelketako finaletan

Maider Betelu Ganboa 2024ko uzt. 11a, 12:00

Urruzolarekin bikotea osatuta, Barandiaran eta Ortiz de Urbina izango dituzte aurkari uztailaren 14ko finaletan

Añorgako Jolas Etxea Pilota Txapelketako finalak uztailaren 14an, 16:00etan jokatuko dira. Añorga KKE klubeko gaztetxoen arteko partidak zabalduko du jaialdia. Ondoren, lau eta erdiko finalean Goiuri Zabaletak (Aurrera Leitza) Miren Larrarte (Behar Zana) izango du aurkari. Azkenik, binakako finala jokatuko da. Irurtzun klubeko Murgiondo etxarriarrak eta Behar Zanako Urruzolak Barandiaran (Mundarro) eta Ortiz de Urbina (Eple) izango dituzte aurkari.