Ergoendarrei laguntza eskatu die udalak. Heldu den ikasturterako ikastaro eskaintza prestatzen ari da eta aldez aurretik haietan interesa dagoen jakin nahi du. Alde batetik, helduei zuzendutako ikastaroa antolatu nahi du, eta, bestetik, haurrei eta helduei zuzendutako ingeles ikastaroak daude. Interesa dutenek izen-abizenak, harremanetarako telefono zenbakia, zein herrietakoa den, interesa duen ikastaroa eta zein ordutan nahi lukeen jakinarazi behar du udaletxean edo info@ergoiena.com e-posta elektronikora mezua bidaliz. Agorrilaren 15era arteko epea dago horretarako.
Ergoienako Udalak jakinarazi duenez, heldu den ikasturtean Dorraon yoga ikastaroa (astean bi ordu) eta eskulan ikastaroa (ostiraletan) izanen dira. Bestalde, kakorratz eta puntu ikastaroa ere izanen da interesa duten guztiendako. Izen emate kopuruaren arabera erabakiko da non eginen den ikastaro hori.