Pilota

Murgiondo, Añorgako Jolas Etxea Txapelketako txapeldunordea

Guaixe 2024ko uzt. 17a, 09:00

Añorgako Jolas Etxea Txapelketako finalistak. PILOTAREN TXOKOA

Urruzolarekin bikotea osatuta, final borrokatua jokatu zuten Barandiaranen eta Ortiz de Urbinaren kontra, 2 tantoren aldearengatik ihes egin ziena

Uztailaren 14an jokatu ziren Añorgako Jolas Etxea Pilota Txapelketako finalak. Binakako finalean  Irurtzun klubeko Murgiondo etxarriarrak eta Behar Zanako Urruzolak Barandiaran (Mundarro) eta Ortiz de Urbina (Eple) izan zituzten aurkari. Finala, estua bezain ederra izan zen, eta azken unera arte edozeinek izan zuen txapela janzteko aukera. Azkenean, Barandiaranak eta Ortiz de Urbinak jantzi zuten txapela, Murgiondori eta Urruzolari 22-20 irabazita. 

Lau eta erdiko finalean Goiuri Zabaletak (Aurrera Leitza) 22-17 hartu zuen mendean Miren Larrarte (Behar Zana).