Euroeskualdeko Batzorde Exekutiboak, Hendaian bilduta eta bere hiru gobernu kideetako ordezkariek osatua, “Euroeskualdeko Hiritartasuna” 2024 Proiektuen Deialdiaren hautaketa onartu du. Mugaz gaindiko 20 lankidetza-proiektu finantzatuko dira Akitania-Berriaren, Euskadiren eta Nafarroaren artean, ia 500.000 eurorekin. Tartean dago EHTE (Euskal Herriko Trail Estazioak) proiektua.
EHTE proiektuaren helburua marka bat sortzea da, elkartutako lau trail-estazioak batuko dituena eta tokiko trail runner eta mendi-ibiltarien artean modu eraginkorragoan sustatuko dituena; aldi berean, tokiko ekonomia sustatuko da eta sentsibilizatuko da errespetuzko kirol-praktiken garrantziaz.
Sakanako Trail Estazioa
Sakanako Trail Estazioa Euskal Herriko Trail Estazioan sartuta dago, eta Station de Trail nazioarteko sarearen parte da. Sakanako Trail Estazioan gure mendi lasterketetan oinarritutako bost ibilbide jaso dira, trail korrikalariendako aproposak direnak: Beriain Km Bertikala, Triku Trail, Olazti-Urbasa Trail, Lakuntza-Aralar eta Hiru Mendi Zerrak.