Arakildarrek haien eguna ospatuko dute

Guaixe 2024ko uzt. 18a, 13:03

Uztailaren 25ean, osteguna, Bailararen eguna ospatuko dute Itxasperrin eta Errotzen.

Santiago egunarekin, uztailaren 25ean, Arakil bailararen eguna ospatzen dute arakildarrek. Itxasperrin omenaldia eta plaza dantzak ondoren, festa Arakilgo herri batera mugitzen da, eta aurten Errotzen eginen dute ospakizuna. Herri bazkarirako tiketak Arakilgo udaletxean eros daitekez, helduek 25 eurotan eta haurrek 12 eurotan, uztailaren 23ra arte. Menua entsalada mistoa, iberikoak, hegaluzea eta oilaskoao eta limoizko sorbetea eta kopa da, eta haurrena, patea, urdaiazpiko kroketak, hanburgesa edo saltsitsak patatekin eta izozkia da. Besteak beste, txapelketak, kontzertuak eta abar izanen dira bailararen egunean.

Arakilgo Bailararen eguneko egitaraua

Uztailak 25 osteguna

09:00 Dianak herriz herri

Itxasperri

Goizean zehar, postuak.

11:30 Bailarako jaioberriei omenaldia.

12:00 Plaza dantzak Oskia Txistu taldearekin.

Errotz

13:30 Ikastaroen erakusketa.

14:30 Bazkaria eta bazkalostea: mus eta partxis txapelketak, puzgarriak...

16:30 Pantxo Balbuenarekin musika.

18:30 Kontzertua: Anphora.

19:30 Musika.