Ibarreko ekintzaileei laguntza eta aholkua emateaz arduratzen da Cederna-Garalur. Garalurren Ekintzailetzari Laguntzeko Zerbitzuan 21 ekintzaile hartu dituzte aurtengo lehen sei hilabeteetan, haietatik hamahiru emakumezkoak ziren eta zortzi gizonezkoak. Zerbitzuaren jardunaren ondorioz, bederatzi enpresa martxan jarri dira eta beste horrenbeste lanpostu sortu dira. Enpresen izaera juridikoari dagokionez, zortzi banakako enrpesari gisa eratu dira eta bat sozietate irregular gisa.
Garalurrek ekintzaileak laguntzeaz aparte, martxan dauden enpresei ere laguntza eta aholkularitza ematen dizkie. Hala, Garalurren Sakanako Ekintzailetzari Laguntzeko Zerbitzura jo duten bi urte baino gutxiagoko antzinatasuna duten sei enpresetako arduradunek, guztiak emakumezkoak. Bestetik, bi urte baino gehiagoko antzinatasuna duten sei enpresen eskaerak ere hartu dituzte, lau emakumezko eta bi gizonezko ziren horietan buruak. Aldi berean, Garalurrek ekintzaile eta autonomoei zuzendutako lau tutorial telematiko eskaini ditu.
Bestalde, Garalurrek ekintzailetza-esperientziei buruzko tailer pare bat antolatu eta eman zuen Altsasu Bigarren Hezkuntzako Institutuan. Bi ekintzaile sakandarrek beraien esperientziak kontatu zizkieten ikasleei, batek D ereduan eta besteak A ereduan.
Harremanetarako
Arbizuko industrialdean dagoen Utzuganen, Sakanako Garapen Zentroan, dauka egoitza Garalurrek. Astegunetan 08:00etatik 15:00etara hartzen dituzte ekintzaileak, beti ere, aldez aurretik hitzordua eskatuta. Harremanetan jartzeko 639 900 336 (Susana) edo 619 328 264 (Oskia) telefonoetara hots egin edo sakana.admon@cederna.es edo sakana@cederna.es e-postetara idatz daiteke.